Datozen asteetan hasiko dira traineru ligak

Karkara 2019ko eka. 4a, 18:00

KAE-1 eta ETE ligetako arraunlariak izango dira lehenak denboraldia hasten, ekainaren 15ean. 16an KAE-2 Ligakoen txanda izango da; 22an Eusko Label Liga hasiko da, eta 29an, Euskotren Liga. Orio Arraunketa Elkarteko hiru taldek parte hartuko dute traineru norgehiagokan.

Ekaina iritsi da dagoeneko, eta datozen asteetan hasiko dira traineru ligak. KAE-1 eta ETE ligetako arraunlariak izango dira lehenak denboraldiari hasiera ematen; ekainaren 15ean, larunbata, denboraldiko lehen estropadak jokatuko dituzte. Play off-ak abuztuaren 25ean eta 31n izango dira.

KAE-1 Ligakoek Pasai Donibanen hasiko dute lehia. Hala, ekainaren 15etik aurrera, 12 talde arituko dira nor baino nor: Arkote, Camargo, Deusto, Donostiarra, Getaria, Hibaika, Lapurdi, SDR Pedreña, San Juan, IRC Santoña, Zarautz eta Zumaia. Abuztuaren 31n izango dira azken estropadak.

Bestalde, ETE Ligako lehen estropadak ere hilaren 15ean izango dira. Aurten sortu dute emakumezkoen txapelketa hori, eta 11 taldek parte hartuko dute: Colindres, Deusto, Hernani, Hibaika, Isuntza, Kaiku, Lapurdi, Ondarroa, San Juan, Tolosaldea eta Zumaia. Abuztuaren 24era izango dituzte estropadak, eta 25ean eta 31n play off-ak jokatuko dituzte.

Ekainaren 16an, igandea, KAE-2 Ligakoen txanda izango da. Lutxanan hasiko dute denboraldia, eta 11 taldek neurtuko dituzte indarrak: Bermeo, Elantxobe, Castro-Canteras de Santullan, AN Castro, Portu-Deusto, Getxo, Hondarribia, Mutriku, Orio Babyauto B, Portugalete eta San Juan B.

Hurrengo asteburuan, ekainak 22, Eusko Label Ligako lehen estropadak jokatuko dituzte, Bilbon. Ondorengo taldeak izango dira lehian: Orio Babyauto, Urdaibai Avia, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahias Bizkaia, Santurtzi Iberdrola, Cabo, Donostiarra, Ondarroa Cikautxo, San Pedro, Kaiku, Lekittarra Elecnor eta Astillero. Irailaren 15ean amaituko dute denboraldia, Portugaleten.

Azkenik, ekainaren 29an hasiko da Euskotren Liga, Santanderren. Aurten ere lau talde arituko dira: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia. Euskotreneko azken estropadak ere Portugaleten izango dira, irailaren 15ean.

Egutegiak

Eusko Label Liga (gizonezkoak)

  • Ekainak 22. Bilbo
  • Ekainak 23. Zierbena
  • Ekainak 29. Santander
  • Ekainak 30. Lekeitio
  • Uztailak 6. A Coruña
  • Uztailak 7. A Coruña
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 14. Castro Urdiales
  • Uztailak 20. Orio
  • Uztailak 21. Sestao
  • Uztailak 27. Santurtzi
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 10. Ondarroa
  • Abuztuak 11. Hondarribia
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Zarautz
  • Abuztuak 24. Bueu
  • Abuztuak 25. Boiro
  • Irailak 14. Bermeo
  • Irailak 15. Portugalete

Euskotren Liga (emakumezkoak)

  • Ekainak 29. Santander
  • Ekainak 30. Lekeitio
  • Uztailak 6. A Coruña
  • Uztailak 7. A Coruña
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 14. Castro Urdiales
  • Uztailak 20. Orio
  • Uztailak 21. Sestao
  • Uztailak 27. Santurtzi
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 10. Ondarroa
  • Abuztuak 11. Hondarribia
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Zarautz
  • Irailak 14. Bermeo
  • Irailak 15. Portugalete

KAE-1 Liga (gizonezkoak)

  • Ekainak 15. Pasai Donibane
  • Ekainak 16. Pasai Donibane
  • Ekainak 22. Donibane Lohitzune
  • Ekainak 29. Baiona
  • Uztailak 6. Plentzia
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 20. Pedreña
  • Uztailak 21. Pasaia
  • Uztailak 25. Lekeitio
  • Abuztuak 3. Camargo
  • Abuztuak 4. Getaria
  • Abuztuak 11. Zumaia
  • Abuztuak 15. Castro Urdiales
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Pedreña
  • Abuztuak 24. Bilbo

ETE Liga (emakumezkoak)

  • Ekainak 15. Pasai Donibane
  • Ekainak 16. Pasai Donibane
  • Ekainak 22. Donibane Lohitzune
  • Ekainak 29. Baiona
  • Uztailak 6. Plentzia
  • Uztailak 13. Donostia
  • Uztailak 20. Orio
  • Uztailak 21. Pasaia
  • Uztailak 27. Santoña
  • Abuztuak 3. Camargo
  • Abuztuak 4. Getaria
  • Abuztuak 11. Zumaia
  • Abuztuak 15. Castro Urdiales
  • Abuztuak 17. Zarautz
  • Abuztuak 18. Pedreña
  • Abuztuak 24. Bilbo

KAE-2 Liga (gizonezkoak)

  • Ekainak 16. Lutxana
  • Ekainak 23. Elantxobe
  • Ekainak 29. Castro Urdiales
  • Uztailak 6. Mutriku
  • Uztailak 13. Portugalete
  • Uztailak 14. Portugalete
  • Uztailak 21. Orio
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 4. San Juan
  • Abuztuak 10. Hondarribia
  • Abuztuak 15. Castro Urdiales
  • Abuztuak 17. Bermeo
  • Abuztuak 24. Colindres

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!