Ostiralean emango diote amaiera Orioko Pilota Eskolako txapelketari

Karkara 2019ko eka. 5a, 11:20

Ostiralean finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte, 17:30ean hasita.

Martxoan abiatu zuten Orioko Pilota Eskolako III. Txapelketa eta ostiralean emango diote amaiera. Denak denen kontrako lehiaketa sistema izan du txapelketak eta partida mordoa jokatu ahal izan dituzte horrela pilotari gazteek. Ostiralean finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte 17:30ean hasita, eta pilota eskolako ospakizuna ere egingo dute.

Hurrengo jokalariak sailkatu dira final erdiak jokatzeko:
Benjaminak:
- Oier Urrestilla - Luka Iriondo
- Oier Iruretagoiena - Ganiz Miner
- Jokin Garmendia - Txomin San Sebastian
- Andoni Arancegi - Amets Erguin

Alebinak:
- Urko Bravo - Ibai Solaberrieta
- Aitor Altzibar - Markel Murua
- Mikel Zabala - Aner Etxeberria
- Ander San Sebastian - Amaiur Sukia

IX San Pedrotako Gomazko Paleta txapelketa herrikoia
IX. Sanpedrotako Gomazko Paleta txapelketa azken txanpan murgilduta dago, eta ostiralean 20:00etan hasita, ligaxkako azken bi partidak jokatuko dituzte. Berasaluze-Balerdik Garcia-Aierbe izango dituzte aurkari, eta norgehiagoka horretako bikote irabazlea finalerdiak jokatzeko sailkatuko da.

Dagoeneko hurrengo bikoteak sailkatu dira finalerdietarako: Esoain-Laskibar, Lizaso-Contreras eta Lertxundi-Iribar.

Finala ekainaren 29an, San Pedro Egunean jokatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!