10. Trikitilari txapelketa ospatuko da ekainaren 29an

Karkara 2019ko eka. 6a, 11:30

Txapelketan parte hartu nahi duten trikitilariek izena emateko aukera dute jada.

Ekainaren 29an, larunbatarekin, 10. Trikitilari txapelketa lehiatuko da Orion San Pedro Jaien barruan. 12:30ean hasiko da trikitilarien arteko txapelketa Herriko Plazan.

Txapelketaren finalean 6 bikotek parte hartuko dute (gehienez, 8 bikote izango dira). 8 bikote baino gehiago baldin badaude izena emanda, kanporaketa egingo da aldez aurretik. Kanporaketan fandango bat jo beharko da, eta fandango hori finalean ezin izango da errepikatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko deitu 943 134 409 edo 619 455 810 telefono zenbakietara edo idatzi ketxea@orio.eus helbidera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!