Ehunka pertsonak taldean irakurri dute Lertxundiren 'Otto Pette', 12 orduz

Karkara 2019ko eka. 7a, 18:00
(EITB)

12. Klasikoen Irakurketa Jarraitua jardunaldia egin dute Bilbon, eta oraingoan, Anjel Lertxundiren 'Otto Pette' liburua landu dute. Ehunka pertsona bildu dira Arriagan, eta 12 orduz jarraian aritu dira irakurtzen. Bertan izan da Lertxundi ere.

Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiko kideen eskutik, Klasikoen Irakurketa Jarraitua literatur jardunaldia egin dute aurten ere, 12. urtez jarraian. Oraingoan, Anjel Lertxundiren Otto Pette liburua landu dute. Hala, atzo, osteguna, ehunka pertsona bildu ziren Bilboko Arriaga antzokian. 08:00etan zuten hitzordua, eta 12 orduz jarraian, Lertxundiren lana irakurri zuten, txandaka.

Lertxundi bertan izan zen, baita entzute handiko pertsona gehiago ere; hala nola, Miren Agur Meabe, Toti Martinez de Lezea eta Txani Rodriguez idazleak; Aitor Etxebarria, Natxo de Felipeeta Josi Gimenez musikariak; Patxo Telleria, Asier Hormaza eta Mikel Martinez aktoreak; edota Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.

Hona hemen EITB-k Klasikoen Irakurketa Jarraituan jasotako irudiak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!