Joseba Unanue garaile Albaceteko dardo jardunaldian

Karkara 2019ko eka. 17a, 17:00
(FEDE Gipuzkoa)

Iragan asteburuan Albaceten izan da Espainiako Dardo Federazioak antolatutako jardunaldia, eta selekzioen kategorian, Gipuzkoako taldea izan da nagusi. Bertan jokatzen du Joseba Unanue oriotarrak.

FEDE Gipuzkoako kidea da Joseba Unanue oriotarra. Dardoetan aritzen diren Gipuzkoako hainbat zalek osatutako taldea da, eta Espaniako Dardo Federazioak hamaika txokotan antolatutako txapelketetan parte hartzen dute.

Albaceten izan dira iragan asteburuan. Arratsaldeko partidetan selekzioek jokatu zuten, tartean, FEDE Gipuzkoa taldeak. Hala, lehiaketa irabaztea lortu zuten gipuzkoarrek; hain zuzen, Joseba Unanuek, Iñigo Gomezek, Daniel Oliverrek eta Jorge Cidek osatutako laukoteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!