Hasi bezperako gogoetak

Aitor Manterola-Berria 2019ko eka. 18a, 18:00

Eusko Label liga hasiko da larunbatean, eta taldeak prest daude. Donostiarra, Hondarribia eta Orio goian ibiltzeko hautagai dira, baina zuhur mintzo dira haien hiru entrenatzaileak: Igor Makazaga, Mikel Orbañanos eta Jon Salsamendi. Aitor Manterolak hirurei egin die elkarrizketa 'Berria'-n.

Zain dira noiz piztuko semaforoaren argi berdea larunbat honetan. Eusko Label liga hasiko da Bilbon, eta "oso berdindua" izango dela diote Igor Makazaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1972) Donostiarrako entrenatzaileak, Mikel Orbañanos (Orio, Gipuzkoa, 1973) Hondarribiako prestatzaileak eta Jon Salsamendi (Orio, Gipuzkoa, 1970) Orioko entrenatzaileak. Berdintasunaren barruan, Urdaibai ikusten dute aurkari arriskutsuena.

Zer tankera hartzen diozue ligari aurten?

MIKEL ORBAÑANOS: Lehia gogorra izango da goian eta behean, eta ez da betiko esaldi bat. Maila antzekoa dugun talde asko elkartuko gara. Hasieran, hala izango da, eta gero finkatuko dira postuak.

IGOR MAKAZAGA: Oso lehiakor ikusten dut. Iaz erdialdean ibili ginenok aurrerapausoa eman nahi dugu, eta goian ibili zirenek aukera dute hobetzeko. Estua izango dela uste dut.

JON SALSAMENDI: Estropada ia guztietan, bandera irabazteko hautagai asko ikusten ditut, bigarren txandatik joanda besteetan baino aukera gehiago egon baitaitezke banderak irabazteko; batez ere igandeetan, baldintzak orduan okertzen baitira ohorezko txandakoentzat.

Irakurri elkarrizketa osorik 'Berria'-n