OBB sofbol taldeak emaitza txarrekin itzuli da Kataluniatik

Karkara 2019ko eka. 19a, 15:30

Igande honetan OBBk  Viladecans Sercotelen aurka jokatuko du ligako azken jardunaldian.

Igandean, OBB sofbol taldeak Kataluniara bidaiatu zuen Sant Boi taldearen aurka jokatzeko. Jardunaldia berdintsu joan zen markagailu aldetik, azkenean, etxekoek bi partiduak karrera bati esker irabazi zituzten.

Lehenengo lehian, markagailua 0-0 mantendu zuten hirugarren sarreraraino, Orioko taldeak 2 hits bateatu zituzten, 2 karrera lortuz. Kataluniakoek azkar egin zioten aurre egoerarik eta 2-2 berdindu zuten partidua. Bosgarren sarreran urdinek hiru karrera sartu zituzten markagailuan aurrea hartuz. Azkenean OBBk 2 karrera sartu zituen zazpigarren sarreran baina ez ziren nahikoak izan partidua irabazteko, 5-4 amaitu baitzuten.

Bigarren lehia "zirraragarria" izan zela adierazi dute partaideek. Izan ere, talde oriotarra hasieratik irabazten joan zen 0-2ko markagailuarekin, hirugarren sarreraraino. Katalunioakoek partidua berdindu zuten ordea. Laugarren eta bosgarren sarreran Oriotarrek 3 karrera gehiago lortu zituzten berriro markagailuan irabazten jarriz. Zazpigarren sarreran OBBk irabazten jarraitzen zuen baina hit eta bb batengatik partidua berdintzea lortu zuten "extrainning" bat eraginez. Sant Boi taldeak karrera bat sartu zuen eta azkenean partida 6-5 irabazi zuen. Nabarmentzekoa da taldekideen esanetan Ainara Larraza eta Uxua Modregoren parte hartzea, bakoitzak 4 hits bateatu zituen.

Igande honetan OBBk  Viladecans Sercotelen aurka jokatuko du ligako azken jardunaldian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!