Sanpedrotako 3X3 txapelketan LH 2. mailako taldeak behar dituzte

Karkara 2019ko eka. 20a, 13:00

Antolatzaileek herriko haurrak txapelketan parte hartzera animatu dituzte.

San Pedro jaien barruan, 3x3 Futbol Txapelketa egingo dute aurten ere, hirugarrenez. Uztailaren 1ean izango da, Orioko Mendibeltz zelaian. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteek zein helduek izango dute parte hartzeko aukera, eta antolatzaileek jakinarazi dute LH 2. mailako taldeen faltan daudela. Beraz, txapelketan parte hartzera animatu dituzte haurrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!