Loch Ness arraunean zeharkatzeko behar den denbora hobetu nahi dute traineruarekin

Karkara 2019ko eka. 26a, 16:30

Egun, 2 ordu, 28 minutu eta 9 segundotan jarrita dago Loch Ness-a arraunean aldez alde zeharkatzeko marka.

Inverness Courier egunkariak jakitera eman duenez, Eskoziako arraunlari talde batek Loch Ness zeharkatzeko behar den denboran marka berria egin nahi du, eta horretarako traineru bat erabiliko dute. Orio izena jarri diote ekimenari, eta egunotan egingo dute, eguraldiaren arabera.

Antza denez, Jock Wishart arraunlari, esploratzaile eta itsas abenturazale eskoziarrak Donostiako estropadetan ikusi zituen lehen aldiz euskaldunen traineruak, eta harrituta geratu zen olatu artean nabigatzeko ematen zuten aukerarekin. Horrela, Orioko Arraun Elkarteko entrenatzaile Jon Salsamendirekin harremanetan jarri zen Wishart, eta oriotarrak egin ditu eskoziarrek marka saiakera berria egin ahal izateko izapideak. Jock Wishartek eta bere taldeak Tknika ikerketa eta berrikuntza zentroko Basque Country trainerua erabiliko dute, eta Orio Arraunketa Elkarteak utzi dizkie arraunak.

Egun, 2 ordu, 28 minutu eta 9 segundotan jarrita dago Loch Ness-ak aldez alde arraunean zeharkatzeko marka. 33 kilometro inguru ditu, eta traineruarekin denbora hori hobetu nahi dute. Arraunlarien artean ez dago oriotarrik, ezta euskaldunik ere, baina Orioko arraunak erabiliko dituzte.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!