Geldialdi bat behin bateko bidegurutzean

Miren Garate-Berria 2019ko eka. 26a, 18:30

Noizbait hartutako erabaki garrantzitsuei buruzko gogoeta egitea proposatu dute Xabier Lizaso eta German Ormazabal pianistek eta Andoni Egaña bertsolariak 'Eta... zer gehiago?' emanaldi berrian. Viktoria Eugenian izango dira etzi. 'Berria'-n jaso du albistea Miren Garatek.

Ohiko egoera bat, orain urte batzuk nahiz orain gertatzen dena: selektibitatea edo baxoa egin ostean zer ikasteko asmoa duten galdetuko die irakasleak 17-18 urteko ikasleei; Andoni Egañaren hitzetan, "hurrengo ostirala hurrengo hogeita hamar urteak baino garrantzitsuagoa iruditzen zaien horiei". Bizitzako lehen bidegurutze handietako bat izaten da askorentzat. Trantze horretatik igaro ziren bere garaian Xabier Lizaso (Orio, Gipuzkoa, 1965) eta German Ormazabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1966) piano jotzaileak ere. Irakasleek zer ikasi behar zuten galdetu zietenean, erantzun berbera eman zuten biek: pianoa. Eta erantzun berbera jaso zuten bueltan: "Eta... zer gehiago?". Esaldi hori abiapuntutzat hartuta, bizitzari eta bizitzan hartu beharreko erabakiei buruzko emanaldi bat prestatu dute hiruren artean.

Irakurri artikulua osorik 'Berria'-n

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!