Northagirres taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Mola Mola tabernan

Karkara 2019ko uzt. 2a, 12:26

Sei partaidek osatzen duten talde urretxuarra 2012an sortu zen, eta, larunbat honetan Orion izango da hondartza ingurua girotzen.

Uztailaren 6an, larunbatarekin, Northagirres taldeak kontzertua eskainiko du hondartzako Mola Mola tabernak antolatuta. 20:30ean hasiko da ikuskizuna eta doakoa izango da.

Urretxun sortu zen The Northagirres taldea 2012.urtean. Taldekideak: Iñaki Urizabal bateria, Aitor Godoy gitarra, Iñigo Agirrebalzategi gitarra eta ahotsa, Borja Aramburu baxua eta ahotsa, Iker Alvarez gitarra eta Ana Agirrebalzategi pianoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!