Mikel Amilibiak Airport Trophy txapelketa irabazi du Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Karkara 2019ko uzt. 2a, 15:00

Uztailaren 16tik 28ra bitartean Munduko txapelketa jokatuko du Mikel Amilibiak Galizian.

Mikel Amilibia Amenabar Zarautz taldeko jokalari oriotarra Suitzan izan da asteburuan Aiport Trophy torneoa jokatzen, junior mailako espainiako eskubaloi selekzioarekin. Txapelketa hiru egunez jokatu da, lau selekzioek elkarren aurka jokatu dute: Frantziak, Suitzak eta Alemaniak. 

Lehen norgehiagokan Alemania izan zuten aurkari, 26-26ko berdinketarekin amaitu zen partida. Bigarren lehia, berriz, etxekoen aurka izan zen, Suitzaren aurka, 23-32ko markagailuarekin irabazi zuen Amilibiaren taldeak eta azken partidan ere beraiek lortu zuten garaipena, Frantziaren aurka, 27 eta 26ko markagailuarekin. Horrela, Airport Trophy torneoa irabaziz.

Mundialaren aurretik azken txanpa Leonen

Uztailaren 16an emango diote hasiera, Galizian, junior mailako Munduko eskubaloi txapelketari. Bertan izango da Mikel Amilibia espainiako eskubaloi selekzioarekin uztailaren 28ra bitartean. Munduko txapelketari hasiera eman aurretik ,ordea, azken geldialdia egingo dute Leonen, Santanderreko trofeoa jokatuko dute Tunez aurkari dutela.

Lehen partida ostegun honetan izango da, hilaren 4an, 20:00etan Hansí Rodríguez kiroldegian, eta bigarrena uztailaren 6an, larunbatarekin arratsaldeko 19:30ean Villacelamako kiroldegi munizipalean. Partidak streaming bidez ikusteko aukera izango da Eskubaloiko Espainiako federazioaren orrialdean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!