Orio, Onda Vasca-ko Gipuzkoako Kale Nagusia saioan

Karkara 2019ko uzt. 2a, 16:30

Bi orduko saioa eskaini zuten zuzenean herriko plazatik. Ondarea eta turismoa hizketagai herriko gonbidatuak jarri ziren mikro aurrean.

Pasa den ostegunean Itziar Alduntzin Gipuzkoako Kale Nagusia saioko talde guztiarekin herriko plazan izan zen zuzenean irratsaioa eskaintzen. Bertan Orioko ondarea eta turismoa izan ziren hizketagai Orioko gonbidatuekin batera.

Jone Olaskoaga, Orioko kanpineko zuzendaria eta Raquel Arrieta, Turismo teknikaria izan ziren aurrena. Jarrian Arkupeko zuzendaria Jose Manuel Gozategik hartu zuen hitza eta baita Naiara Malabe Begi Bistaneko arduradunak ere. San Pedro Jaietan murgilduz Karmele Blanco izan zen bertan, Arrantzale Eguneko antolatzaileetako bat, ospakizunaz hitz egin zuen. Amaiera aldera Joxe Mari Olasagasti jarri zen mikro aurrean, Estropalari Kalea mintzagai. Eta saioari amaiera Anuska Esnal Orioko alkatearekin eta Xabi Ibarguren Kultura zinegotziak eman zioten. 

Entzun hemen irratsaioaren lehen zatia eta bigarrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!