Moila bazterretik

Karkara 2019ko uzt. 3a, 10:00

Orioko emakumezkoen traineruko arraunlari Itziar Olasagastik iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian, eta herriko traineruen entrenamenduak moila bazterretik jarraitzen dituzten arraunzaleak eta larunbateko garaipena izan ditu hizpide.

Orion ohikoa da iluntzeetan hondartzatik etxera bidean, txikiteoaren aitzakian edo besterik gabe, arraunlarien entrenamendua ikustera moila bazterrera edo ibaiertzera gerturatzea. Bertan jende mota asko elkartzen dira: arraunlari ohiak, arraunlarien senitartekoak, arraunzale sutsuak, asteburuko emaitzak analizatzen iaioak direnak, laguna xaxatzeko astakeriak esaten dituena, isil-isilik dena ikusten eta entzuten dutenak, asteburuko estropadak lau aldiz ikusi dituztenak edo irratiz ikusi zuen hura eta besteek baino gehiago dakiena.

Atzo astelehena izanik, ohiko moduan zazpi traineru genbiltzan itsasadarrean: Orioko hiru traineruak, zarauztarren beste hirurak eta Tolosaldekoak. Gutxi izango dira entrenamendu garaian itsasadar berean hainbeste traineru ibiltzen direnak (Pasaia eta Bilbokoak agian).

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!