Jon Agirresarobe 'Torrotxok' hartu du Bertsozale Elkartearen gidaritza

Karkara 2019ko uzt. 3a, 15:00

Jon Agirresarobe Lopetegi eta Idoia Trenor Zulaika dira Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak.

Martxoan erreleboa emango zuela iragarri zuen Aritz Zerain Minerrek Bertsozale Elkarteko koordinazio lanetan. Elkartearen dimentsio handia egokiago kudeatzeko eta mugimenduaren aurrerako beharrei hobeto erantzuteko, biko koordinazioaren formularen alde egin du zuzendaritzak egiteko hori betetzeko.

Udaren atarian gauzatu da aldaketa: honenbestez, Idoia Trenor Zulaika eta Jon Agirresarobe Lopetegi "Torrotxo" dira Bertsozale Elkarteko koordinatzaile berriak.

Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da Agirresarobe, eta Euskadi Irratian aritu zen esatari lanetan. Azken hamaika urteak Bertsozale Elkartean bertan egin ditu, Sustapen Saileko eragile, eta azken hiru Bertsolari Txapelketa Nagusien koordinatzailea izan da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ere amaitua du berak, eta Kultur Kudeaketako masterra ari da egiten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!