Mikroipuinak eta pasarte laburrak ematen dituen makina jarri dute tren geltokian

Karkara 2019ko uzt. 9a, 16:30
(Zumaiako Udala)

Aurten ere 'Kultur dealers' ekimena jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak. Hala, mikroipuinak eta pasarte laburrak ematen dituzten makinak jarri dituzte Gipuzkoako hamabi udalerritan; tartean, Orioko tren geltokian.

200 fikziozko testu eta gogoeta baino gehiago jaso dituzte Kultur dealers makinetan. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzitako testuak dira, eta Fikzioa edota Pentsamendua atalen artean aukeratu dezake makinaren aurrean jartzen den herritarrak. Aldaketa klimatikoari buruzko testuak dira guztiak.

Ekimenaren bidez "herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea" da helburua, "gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriz". Makinak uztailetik irailera bitartean izango dira martxan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!