Irudietan: Orioko bi traineruak nagusitu dira gaurko estropadetan

Karkara 2019ko uzt. 13a, 21:04

Sailkapen orokorrean zerrendaburu jarraitzen dute Orioko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek.

Argazkiak: Iban Egiguren

Gaur,  traineru denboraldiko sailkapenean kolore horia nagusitu da, Orio Arraunketa Elkarteko bi txalupek garaipena lortu baitute. Alde batetik, Orio A eta emakumezkoen traineruak azkarrenak izan dira XII. eta IV. Kaiarriba - Amenabar Bandera lortzeko estropadatan. 

Gizonezkoen lehian, gaurko estropadan, hiru segundoko errenta atera dio Oriok Zierbenari. Bost segundora iritsi da Santurtzi eta hogeira Urdaibai.

Emakumezkoen estropadan oriotarrak buruan jarri dira, eta nagusitasunari eutsi diote amaiera arte. Oriok 11:24,66 denbora markatu du; Arraun Lagunak 11:26,62an sartu da helmugara, hirugarren izan da Donostiarra  hamasei segundora, eta laugarren postuan iritsi da Hondarribia 11:51,26 denboran.

Eusko Label Ligako estropadako denborak

1.- Orio 20:21,36
2.- Zierbena 20:24,90
3.- Santurtzi 20:26,98
4.- Urdaibai 20:41,32
5.- Donostiarra 20:49,86
6.- Hondarribia 20:52,76
7.- Kaiku 21:10,08
8.- Ondarroa 21:12,80
9.- Lekittarra 21:24,44
10.- Cabo 21:27,38
11.- Astillero 21:37,18
12.- San Pedro 21:56,28

Eusko Tren Ligako estropadako denborak

1.- Orio 11:24,66
2.- Arraun Lagunak 11:26,62
3.- Donostiarra 11:40,08
4.- Hondarribia 11:51,26

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!