Asteburuko bigarren garaipena lortu dute Euskotren Ligako oriotarrek

Karkara 2019ko uzt. 14a, 15:17

Laugarren bandera irabazi du gaur Orioko emakumezkoen traineruak, asteburuko bigarrena. Gizonezkoek ordea ezin izan diote eutsi lehen postuari eta Zierbenak hartu die aurrea gaurkoan.

Oriok Euskotren ligako laugarren bandera lortu du gaur Castron, IV. CaixaBank Bandera estropadan. Kostata eman diote hasiera estropadari, izan ere, iskanbila egon da epaileen eta kluben ordezkarien artean, publizitatea daramaten puzgarriak gaizki jarri dituzte eta horrek ordubete atzeratu du estropaden hasiera. Ezbeharrak eraginda erlojupekoa izan da azkenean gaurko estropada.

Erraz irabazi dute gaurkoan oriotarrek, 11:35,06 denborarekin amaitu dute erlojupeko estropada, sailkapenean lau puntu irabaziz. Bigarren iritsi da Arraun Lagunak 11:53,36 denborarekin, 18 segundo beranduago sartu da irabazleak baino. Hondarribia izan da hirugarrena helmugaratzen 11:58,88 denboran eta azkenak izan da Donostiarrak Oriorengandik ia minutu batera.

Gizonezkoetan, berriz, oriotarren ezin izan dute garaipen bikoitza lortu gaurkoan, hirugarren postuan amaitu dute estropada. Zierbenak lortu du bandera 21:04,48 denboran, atzetik sartu da Urdaibai 7 segundora eta Oriok itxi du podiuma 21:15, 08 denborarekin.

Eusko Tren Ligako estropadako denborak

1.- Orio 11:35,06
2.- Arraun Lagunak 11:53,36
3.- Hondarribia 11:58,88
4.- Donostiarra 12:26,62

Eusko Label Ligako estropadako denborak

1.- Zierbena 21:04,48

2.- Urdaibai 21:11,28

3.- Orio 21:15,08

4.- Hondarribia 21:27,44

5.- Donostiarra 21:31,08

6.- Santurtzi 21:33,52

7.- Cabo 21:58,00

8.- Lekittarra 22:00,50

9.- Astillero 22:01,76

10.- Ondarroa 22:03,32

11.- San Pedro 22:04,78

12.- Kaiku 22:20,80

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!