Estropadarik irabazi gabe etxeratu du Portugaleteko bandera Orio B-k

Karkara 2019ko uzt. 14a, 16:46

Atzo eta gaurko estropadetan bigarren postuan amaitu dute oriotarrek. Bi denborak bat eginda lehen postua lortu dute. 

KAE-2 Ligako Orioko Arraunketa Elkartearen trainerua Portugaleten izan da asteburuan, bi jardunaldietara luzatu den estropadan, XXXVII. Bandera Noble Villa de Portualeteren lehian. Atzo, larunbatarekin, lehen jardunaldian Castrok lortu zuen lehen postua 20:36,51 denborarekin, atzetik Orio sartu zen sentesima gutxi batzuetara eta hirugarren bermeo izan zen. 

Gaurko jardunaldian ere Oriok ez du amaitu lehen postuan. Getxo izan da aurrea hartu duena 20:46,82 denborarekin. Atzetik sartu da Orio 21:02,23ko denboran eta hirugarren izan da Castro 21:14,87 denboran. Horrela, bi egunetako denborak batuta Orio B rentzat izan da Portugaleteko bandera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!