Orioko traineruek irabazi dute Gipuzkoako Txapelketa

Karkara 2019ko uzt. 18a, 08:26

Orioko bi taldeek irabazi dute Gipuzkoako Txapelketa. Emakumezkoek, aurrenekoz lortu dute garaipena.

Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten atzo Donostian, ez zen ezusterik ego irabazleetan. Orio izan zen onena emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Lehenengo aldiz irabazi dute txapelketa emakumezkoek eta hamabigarrenez gizonezkoek.

Estropadak hasi zirenetik bi traineruak nagusi izan ziren. Emakumezkoetan ziaboga parean atzeak utziak zituen Oriok lehiakideak. Oriotarrek estropada amaitu eta 20 segundora iritsi zen Hondarribia, 42ra Arraun Lagunak eta 44, berriz, Donostiarra. Bigarren txandan izan ziren Zumaiak eta Hibaikak Donostiako taldeen denbora hobetu egin zituztenez, Euskadiko Txapelketan hartu dute parte Orio eta Hondarribiarekin batera.

Gizonezkoen kasuan pixkanaka hasi ziren oriotarrak lehiakideei aurrea hartzen. Azkenenean hamar segundoko aldea atera zioten Hondarribiari, hirugarren izan zen Donostiarra 28 segundora eta azkena izan zen San Pedro.

Estropadatik bueltan, gaueko 22:00tan, arraunlariek herriaren harrera jaso zuten irabazitako bandera, domina eta txapelari ohore egiten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!