'Gure Zirkua'-k ez du eragingo herriko aparkalekuetan

Karkara 2019ko uzt. 19a, 12:30

Abuztuaren 1etik 18ra bitartean Mendibeltz alboko aparkalekuak erabilgarri jarraituko du. Bi plaza soilik kenduko dira.

Aurtengoan ere, Gure Zirkua euskal zirkua eskualdez eskualde ibiliko da udan. Urola Kostan Orio izango dute kokaleku, eta bertan izango dira abuztuaren 1etik 18ra bitartean. Mendibeltz zelaiaren ondoan jarriko dute karpa, belar zelaian. Hala ere, Twitter bidez udalak adierazi duenez, eremu horretako aparkalekuetan ez du eragin handirik izango, bi plaza kenduta beste denak erabilgarri egongo baitira erabiltzaileentzat.