Arraun bat gutxiagorekin ere, Orio nagusi Euskotrenen

Karkara 2019ko uzt. 20a, 19:30
Argazkia: Iban Egiguren

Etxean ez dute hutsik egin Xanti Zabaletaren neskek. Ia bost segundoko aldearekin lortu dute garaipena gaur arratsaldean jokatu den estropadan, eta lider jarraitzen dute 27 punturekin.

Horiz jantzita zegoen herria goizetik, eta arratsaldeko lehenego estropadan etxekoek ez dute hutsik egin: Oriorentzat izan da Orio Kanpina bandera. 18:00etan hasi da lehia Euskotren ligako lau taldeen artean, eta arraun bat hautsita ere, irabaztea lortu dute oriotarrek. Zazpi segundoko aldearekin aritu dira irabazten, erraz, eta azkenean ia bost segundoko tartea atera diete bigarren egin duen Donostia Arraun Lagunak taldeari.

Horrenbestez, lider jarraitzen du Oriok, 27 punturekin. 22 puntu ditu bigarren sailkatuak, Donostia Arraun Lagunak taldeak. Azken biekiko alde nabarmena lortu dute, 12 eta 9 puntu besterik ez dituztelako Donostiarrak eta Hondarribik.

Estropadako sailkapena

  1. Orio 11:04:67
  2. Donostiarra Arraun Lagunak 11:09:19
  3. Donostiarra 11:19:77
  4. Hondarribi 11:27:27

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!