Hondarribi erraz nagusitu da gizonezkoen estropadan, Orion

Karkara 2019ko uzt. 20a, 20:04
Argazkia: Iban Egiguren

Orio bigarren sailkatu da, 11 segundora, eta Santurtzi gertu zuela. Hala ere, oriotarrek jarraitzen dute Euskolabel ligako lider, 100 punturekin. Bigarren postua berreskuratu dute hondarribiarrek.

Oriotarrek ezin izan dute festa borobildu gaur arratsaldean herrian jokatutako arraun lehian. Neskek Orioko Kanpina bandera eskuratu dute, baina mutilek bigarren tokiarekin konformatu behar izan dute, Hondarribiak erraz irabazi baitu gaurko estropada. 19:42,94 denbora egin dute, eta ia 12 segundoko tartea atera diete oriotarrei. 19:54,90 denbora egin dute etxekoek.

Dena den, sailkapen orokorrean oraindik lider garbia izaten jarraitzen dute oriotarrek, 100 punturekin. Bigarren postua Hondarribiak berreskuratu du, baina 89 puntu dituzte horiek.

Bihar Sestaon dute hurrengo hitzordua Euskolabel eta Euskotren ligetako traineruek, eta oriotarrak saiatuko dira bandera Orio aldera ekartzen.

Gaurko estropadako sailkapena

  1. Hondarribia 19:42,94
  2. Orio 19:54,90
  3. Santurtzi 19:55,46
  4. Donostiarra 19:59,26
  5. Zierbena 20:01,24
  6. Urdaibai 20:07,46
  7. Cabo 20:29,44
  8. Ondarroa 20:30,30
  9. Kaiku 20:31,04
  10. San Pedro 20:36,18
  11. Lekittarra 20:47,06
  12. Astillero 21:05,12

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!