Irudietan: Orioko estropaden aurreko minutuak

Karkara 2019ko uzt. 21a, 09:22

Larunbatean Orion jokatu dira Euskotren eta Euskolabel ligetako jardunaldiak, eta estropadak hasi aurreko minutuetan arraunetxean eta kalean irudi hauek jaso ditugu.

Horiz jantzita zegoen herria goizetik, eta arratsaldeko lehenego estropadan etxekoek ez zuten hutsik egin atzo: Oriorentzat izan zen Orio Kanpina bandera. 18:00etan hasi zen lehia Euskotren ligako lau taldeen artean, eta arraun bat hautsita ere, irabaztea lortu zuten oriotarrek. Zazpi segundoko aldearekin aritu ziren irabazten, erraz, eta azkenean ia bost segundoko tartea atera zieten bigarren egin zuen Donostia Arraun Lagunak taldeari.

Horrenbestez, lider jarraitzen du Oriok, 27 punturekin. 22 puntu ditu bigarren sailkatuak, Donostia Arraun Lagunak taldeak. Azken biekiko alde nabarmena lortu dute, 12 eta 9 puntu besterik ez dituztelako Donostiarrak eta Hondarribik.

Neskek Orioko Kanpina bandera eskuratu zuten, baina mutilek bigarren tokiarekin konformatu behar izan zuten, Hondarribiak erraz irabazi baitzuen atzo estropada. 19:42,94 denbora egin zuten, eta ia 12 segundoko tartea atera zieten oriotarrei. 19:54,90 denbora egin zuten etxekoek.

Dena den, sailkapen orokorrean oraindik lider garbia izaten jarraitzen dute oriotarrek, 100 punturekin. Bigarren postua Hondarribiak berreskuratu du, baina 89 puntu dituzte horiek.

Igandean Sestaon dute hurrengo hitzordua Euskolabel eta Euskotren ligetako traineruek, eta oriotarrak saiatuko dira bandera Orio aldera ekartzen.

Gaurko estropadako sailkapenak

Euskolabel

  1. Hondarribia 19:42,94
  2. Orio 19:54,90
  3. Santurtzi 19:55,46
  4. Donostiarra 19:59,26
  5. Zierbena 20:01,24
  6. Urdaibai 20:07,46
  7. Cabo 20:29,44
  8. Ondarroa 20:30,30
  9. Kaiku 20:31,04
  10. San Pedro 20:36,18
  11. Lekittarra 20:47,06
  12. Astillero 21:05,12

Euskotren

  1. Orio 11:04:67
  2. Donostiarra Arraun Lagunak 11:09:19
  3. Donostiarra 11:19:77
  4. Hondarribi 11:27:27

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!