Eguneko Zentroak 15 urte bete ditu

Karkara 2019ko uzt. 22a, 10:10

15 urteotan makina bat familiari eman dio zerbitzua Eguneko Zentroak eta egindako ibilbide hori ekarri dute gogora gaurko ekitaldian

Ostiralean bete ziren 15 urte Orioko Eguneko Zentroa ireki zela eta ekitaldi xume bat egin zuten bertan, urteurrena ospatzeko.

15 urteotan makina bat familiari eman dio zerbitzua Eguneko Zentroak eta egindako ibilbide hori ekarri zuten gogora ostiraleko ekitaldian. Bertan izan dira zentroko langile eta erabiltzaileak eta Udaleko alderdi guztietako ordezkariak.

Zaintza-lanaren garrantzia

Anuska Esnal alkateak azpimarratu nahi izan zuen horrelako zentroek jokatzen duten papera: “Pertsonak jarri behar ditugu erdigunean: gure aiton-amonak, beren familiak, haiekin lanean ari diren langileak… Zaintza-lana herri zoriontsuago baten zutabea da. Zaintza dezagun zaintza!”

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!