Maria Zaldua Azerbaijanen dago Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Karkara 2019ko uzt. 22a, 12:30

Abuztuan Europako Txapelketa jokatuko du Zalduak Eslovenian.

Atzo, uztailaren 21ean, igandearekin, Bakun –Azerbaijan– lur hartu zuen Maria Zalduak Espainiako jubenil mailako eskubaloi selekzioarekin. Larunbatera bitartean FOJE (Festival Olímpico de la Juventud Europea) txapelketa jokatzen. Prestaketa gogorra izango da aste honetakoa, ondoren, abuztuaren 1etik 11ra bitartera Eslovenian jokatuko duten Europako Txapelketara prest iristeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!