PORRA: Zein ordenatan amaituko dute liga Euskotreneko taldeek? Zein izango dira Euskolabel ligako aurreneko lau sailkatuak?

Karkara 2019ko uzt. 22a, 15:00

Arraun denboraldiaz hainbat porra egingo ditugu datozen aste eta hilabeteetan karkara.eus atarian. Asmatzen dutenen artean, otorduak eta talasoterapia zirkuiturako sarrerak zozkatuko ditugu. Gaur bertan zabaldu ditugu aurreneko bi porrak, abuztuaren 4ra arte.

Denboraldi hasiera bikaina egin dute Orioko lehen bi taldeek, hainbat bandera irabazita. Euskotren eta Euskolabel ligak irabaztea lortuko ote dute, baina? Euskolabelen zein taldek beteko dituzte sailkapeneko aurreneko lau postuak, eta zein ordenatan? Eta Euskotrenen, zein ordenatan amaituko dute liga lau taldeek? Eta zenbat puntu eskuratuko ditu Orioko ontziak? Horra, antolatu ditugun aurreneko bi porren galderak.

Parte hartzea doakoa da, eta bi sari zozkatuko ditugu porra asmatzen dutenen artean: bi pertsonarentzako otordua Niko tabernan eta Balea hoteleko talasoterapia zirkuiturako bi sarrera. Euskolabel ligaren inguruko porran, aurreneko sailkatuak eta ordena asmatzen dutenek hartuko dute parte zozketan; Euskotren ligari buruzko porran, aldiz, zozketan sartzeko, sailkapenaren ordena eta Orioko taldeak lortuko dituen puntuak asmatu beharko dituzte parte hartzaileek.

Dagoeneko parte hartu daiteke Euskotrenen inguruko porran, lotura honetan, eta Euskolabeli buruzko porran, lotura honetan.

Kontxari begira antolatuko ditugu hurrengo porrak, datozen asteetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!