Asteburuko traineru estropadak

Karkara 2019ko uzt. 27a, 13:00

Asteburuan Bizkaian jokatuko dituzte estropadak, Orio Arraunketa Elkarteko traineruek.

Asteburu honetan Gipuzkoatik kanpo jokatuko dituzte traineru estropadak Orio Arraunketa Elkarteko txalupek. Gizonezkoen eta emakumezkoen ontzi nagusiek, Bizkaian izango dituzte hitzorduak. Gaur, Santurtziko Ikurriña izango dute jokoan 18:00etan hasita; eta bihar Getxoko uretan, Getxoko estropada jokatuko dute, 11:40etik aurrera.

Bestalde, gizonezkoen harrobiko traineruak Getxon izango du hitzordua bihar, 14:30ean hasita,  Algortako Portuzaharra XVI. Ikurriña.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!