"Donostian irabazitako bandera Oriokoagatik aldatuko genuke"

Karkara 2019ko uzt. 27a, 16:00
Gizonezkoen lehen taldeko arraunlariak dira Etxeberria eta Balenziaga. (OAE)

Donostiarrak eta Orioko arraunlariak dira biak. Fernando Balenziagak (Donostia, 1983) eta Ioritz Etxeberriak (Donostia, 1988) ligan geldiezin dabilen traineruaren arraunak eusten dituzte astero. Hona hemen Iñaki Agirrek 'Irutxuloko Hitza'-n Balenziagari eta Etxeberriari egindako elkarrizketa.

Zein ibilbide egin duzue Orioko arraunlari izatera iritsi aurretik?
Fernando Balenziaga (F.B.): Ni Ur Kirolaken harrobikoa naiz, eta 2005ean Oriora etorri nintzen. Bost urtez egon nintzen hemen, eta gero Hondarribitik pasa nintzen, beste bost urteko erretiroa hartu aurretik. 2017an, arraunera bueltatu nintzen, Zumaiarekin. Iaz, berriz, San Pedron aritu nintzen, eta aurten Oriora bueltatu naiz.

Ioritz Etxeberria (I.E.): Ni San Pedron hasi nintzen arraunean, duela bederatzi bat urte. Lauzpabost urtez egon nintzen taldean, baina Aizperro entrenatzailea Oriora etorri zenean, berarekin etorri nintzen.

Baduzue bigarren talderik?
F.B.: Ez, ez. Orio eta kito. Beste talde batek irabazten badu, Oriok irabazi ez duela esan nahi du. Hortaz, ez dit balio!

Irakurri elkarrizketa osorik Irutxuloko Hitza-n.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!