Orioko emakumezkoen traineruak irabazi du Santurtziko VIII. Euskotren Bandera

Karkara 2019ko uzt. 27a, 18:16
Orioko Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traienerua Orioko estropadan. Artxiboko argazkia. (Iban Egiguren)

Santurtziko estropada eremua ohikoa baino motzagoa denez, lau luzeko estropada egin dute gaur Euskotren ligako ontziek

Arratsaldean, VIII. Euskotren Bandera izan du jokoan Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak. Santurtziko estropada eremua ohikoa baino motzagoa denez, lau luzeko estropada egin dute gaur Euskotren ligako ontziek, bestetan baino 550 metro gehiago osatuz, hain zuzen ere.

Hasieratik, Orio estropadaren buruan jarri da, eta estropadak aurrera egin ahala errenta handitzen joan da. Azkenean, 13:26,88 denboran amaitu dute oriotarrek estropada. Bigarren izan da Arraun Lagunak (13:40,88), hirugarren Hondarribia (13:55,44), eta laugarren Donostiarra (14:06,48).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!