Gizonezkoen traineruak ligako bosgarren bandera irabazi du gaur, Santurtzin

Karkara 2019ko uzt. 27a, 20:01
Orioko gizonezkoen trainerua Orion jokatutako estropadan, artxiboko argazkia (Iban Egiguren)

Gaur arratsaldean, estropada 19:06,62 denboran osatu du Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineru nagusiak.

Gaur arratsaldean Santurtzin jokatu da Santurtziko XL. Ikurriña, eta Orio (19:06,62) nagusitu da, hasieratik ohorezko txandako estropadaren buruan jarrita. Gertutik jarraitu dio uneoro Hondarribiak (19:15,76), pare-parean ibili dira, eta une batean arraunak jotzear ere izan dira; dena dela Bidasoako taldeak ez du lortu Oriori aurre hartzerik, eta hirugarren postuan helmugaratu da azkenean. Bigarren izan da Santurtzi (19:12,66) eta laugarren Zierbena (19:25,20).

Ikusi estropadako denborak eta sailkapena Eusko Label ligako webgunean 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!