Emakumezkoen traineruak lidertza berretsi du beste behin, Getxon

Karkara 2019ko uzt. 28a, 13:37
Orioko arraunlariak garaipena ospatzen (Euskotren liga Aitor Arrizabalaga)

Gizonezkoen ontziak bigarren egin du gaur Getxon, Donostiarraren atzetik.

Orio Arraunketa Elkarteko traineru nagusiek Getxon jokatu dute gaur goizean estropada. Emakumezkoe txalupa izan da uretaratzen lehena, eta hasieratik estropadaren buruan jarri da, aurkariei errenta nabarmena aterata. Poparean Oriok zuen errenta txikitzea lortu du Arraun Lagunak taldeak, baina Oriok nagusitasunez estropada irabazi du, 10:47,66 denbora eginda. Bigarren izan da Arraun Lagunak (10:55,70) , hirugarren Donostiarra (10:59,28) eta laugarren Hondarribia (11:20,14). 

Ikusi estropadako denborak eta sailkapena Euskotren ligako webgunean 

Gizonezkoen estropadan, ohorezko txandan, hasieratik lehia estua izan da Orio, Santurtzi eta Hondarribiaren artean, baina ezustekoa gertatu da, bigarren txandan arraunean egin duen Donostiarrak, denbora hobea eginda, estropada irabaztea lortu baitu. Oriok azken unera arte borrokatu du garaipena eskuratzeagatik; eta azken luzean Donostiako denbora kontutan hartuta, errenta txikitzea lortu badu ere, ez du Donostiarraren (19:55,78) denbora hobetzerik izan. Sailkapen nagusian bigarren sailkatu da Orio (19:57,62), hirugarren Santurtzi (20:05,94) eta laugarren Urdaibai (20:06,66).

Ikusi estropadako denborak eta sailkapenak Eusko Label ligako webgunean 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!