Orio B taldeak bandera eskuratu du Pasai Donibanen

Karkara 2019ko abu. 3a, 18:16

Goizean Pasai Donibanen izan dute estropada Orio B taldeko mutilek. Gaurko garaipenarekin, sailkapen orokorrean lider izaten jarraitzen dute.

Pasai Donibaneko bandera eskuratu dute gaur Orio B taldeko arraunlariek. 20:40,56ko denbora egin dute, bigarren heldu den Getxok baino hiru segundo gutxiago (20:43,50). Gaurko garaipenarekin, lider izaten jarraitzen dute Orioko mutilek 91 punturekin. Bigarren postuan dago Castro Urdiales 86 punturekin, eta hirugarren Getxo, 73 punturekin.

Datorren larunbatean, abuztuaren 10ean, Hondarribian jokatuko dute hurrengo estropada KAE 2ko arraunlariek.

Eusko Label eta Euskotren ligako taldeei dagokienean, asteburu honetan ez dute estropadarik jokatuko. Ligako jardunaldirik ez da izango Espainiako txapelketa jokatuko delako asteburu honetan, eta Orioko taldeek, bertara joateko sailkatuta badaude ere, muzin egin diote parte hartzeari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!