Estropadaz gainezka dator asteburua

Karkara 2019ko abu. 8a, 15:54

Orio Arraunketa Elkarteko harrobiko gazteek eta seniorrek izango dituzte estropadak asteburuan.

Arraun denboraldia pil-pilean da, eta Orioko Arraunketa Elkarteko kideak batetik bestera ibiliko dira asteburuan, estropadaz estropada.

Alde batetik, harrobiko gazteek batel estropadak jokatuko dituzte larunbatean Kantabriako Pontejos herrian, San Pantaleon elkarteak antolatuta; herriko 40 lagun inguru joango dira bertara.

Bestetik, Orio B traineruak Hondarribian izango du hitzordua, 12:00etan; XII. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako Bandera izango dute baitute jokoan KAE 2 ligako ontziek.

Orio Arraunketa Elkarteko traineru nagusiak bestalde, larunbatean Ondarroan jokatuko dute estropada, 18:00etan hasita. Eta igandean, Hondarribiako Bandera estropadan parte hartuko dute, 11:40etik aurrera.

Azken batean, elkartetik jakinarazi dutenez, arraunlari, entrenatzaile, gidari, laguntzaile eta delegatuak kontutan hartuta, asteburuan elkarteko 115 lagunek parte hartuko dute estropada desberdinetan. "Marka ederra da, ea zenek hobetzen duen".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!