Woody Allenen aurkako pankarta jarri dute autobideko biribilgunean

Karkara 2019ko abu. 10a, 12:45
Autobideko biribilgunean jarri dute pankarta.

'Woody Allen erasotzailea, alde hemendik' leloa aldarrikatzen du pankartak

Orioko Xaltxerak talde feministak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, 'Woody Allen erasotzailea, alde hemendik' leloa aldarrikatzen duen pankarta jarri dute autobideko biribilgunean. Gaur eta astelehenean Benta bidea itxita izango da Woody Allen zinema zuzendariaren hainbat eszena bertan grabatuko dituztelako. Allen inguruan izango dela aprobetxatuz, Orioko mugimendu feministako kideek zinema zuzendariaren aurkako jarrera azaldu nahi izan dute. "Eraso sexistak egin eta eragindako mina aitortu eta erreparatu ez dutenak ez dira ongi etorriak. Woody Allen alde hemendik!", azaldu dute sare sozialen bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!