Stock Azoka antolatu dute hilaren 24rako, Herriko Plazan

Karkara 2019ko abu. 14a, 11:15

Hilaren 24an, larunbatean, izango da Stock Azoka, eta zortzi denda eta taberna bat bilduko ditu.

Arkupe elkarteko merkatariek Stock Azoka egingo dute Herriko Plazan, abuztuaren 24an, 10:00etatik 20:00etara. Normalean asteburuko ekimena izaten bada ere, aurten egun bakarreko azoka egitea erabaki dute merkatariek, eta eskaintza bereziak izango dituztela jakinarazi dute. Gainera, azoka girotze aldera, DJ Arosek saioa emango du eta Balea tabernak pintxoak eta edaria eskainiko ditu. Beraz, Arkupeko kideek herritarrak hilaren 24ko azokara gonbidatu dituzte.

Hurrengo dendek parte hartuko dute Stock Azokan: Mara, Argiñe, Tipi-Tapa, Berezi, Expo, Lucia, Soia eta Itziarrek. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!