PORRA. Zein taldek irabaziko dituzte Kontxako estropadak?

Karkara 2019ko abu. 19a, 11:51

Kontxako traineru estropadak jokatuko dira irailaren 1ean eta 8an, Donostian. Zeinek irabaziko dute Kontxa aurten? Eta aurreneko beste hiru taldeak zein izango dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan?

Porra bat emakumezkoen sailkapenaz prestatu da, eta bestea, gizonezkoenaz. Bietan, galdera bera: Zein izango dira Kontxako irabazlea eta aurreneko lau sailkatuak? Zein ordenatan sailkatuko dira?

Porra bera egingo da webgune honetan nahiz zarauzkohitza.eus eta baleike.eus atarietan. Hala, irabazle guztien artean zozkatuko da 1. saria: Izeta Sagardotegian bi lagunentzat sagardotegiko menua+Spa Malecon talasoan bi lagunentzako sarrera. 

Parte hartzaile guztien artean, berriz, zozkatuko dira hainbat arraun taldetako elastikoak sinatuta, eta Urola Kostako HITZA egunkariko harpidetza bat, urtebetekoa (harpidetzari esker, HITZAKIDE izateak eskaintzen dituen hainbat abantailaz gozatuko du).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!