Belar batzuek su hartu dute San Martin auzoan

Karkara 2019ko abu. 24a, 18:41

Argitu gabeko arrazoiak direla medio, belar batzuek su hartu dute San Martin auzoko baserri baten aurrean. Udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gaur, abuztuak 24, sute txiki bat izan da Orioko San Martin auzoan, arratsaldean. Oraindik argitu gabeko arrazoiak direla medio, belar batzuek su hartu dute baserri baten aurrean. Hala, udaltzainei hots egin diete, egoeraren berri emateko.

Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira auzora, eta sua guztiz itzali dute, baserritarrekin batera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide