Aurten ere Reggae Gaua egingo dute Antillan, ostiral honetan

Karkara 2019ko abu. 26a, 11:15
Hereje Fighters taldeak girotuko du aurtengo Reggae Gaua.

Orioko Surf Taldeak antolatuta, Hereje Fighters taldeak kontzertua eskainiko du Antilla hondartzan. Afaltzeko aukera ere izango da, eta izen-ematea ireki dute dagoeneko.

Aurten ere jai giroan agurtuko dute uda Orio Surf Taldeko kideek. Hala, Reggae Gaua antolatu dute ostiral honetarako, abuztuak 30. Hereje Fighters Orioko musika taldeak emango du kontzertua Antilla hondartzan, 22:00etatik aurrera.

Afaltzeko aukera ere izango da ostiralean Antillan. Hain zuzen, 10 euroan afaldu ahalko dute bertaratzen direnek, bi garagardo barne. Izen-ematea ireki dute dagoeneko; joateko asmoa dutenek, Orio Surf Taldearen egoitzan edota K2 tabernan eman dezakete izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!