PORRA egiteko azken egunak. Zein taldek irabaziko dituzte Kontxako estropadak?

Karkara 2019ko abu. 27a, 10:07

Igande honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte Kontxako estropadak, Donostian. Zein taldek irabaziko dute Kontxa aurten? Eta aurreneko beste hiru taldeak zein izango dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan?

Ostegunean, abuztuak 29, Kontxako aurtengo estropadak jokatzeko sailkapen jardunaldia izango da. Hala, igande honetan, irailak 1, eta hurrengoan, irailak 8, jokatuko dute Kontxa. KARKARAk bi porra prestatu ditu; emakumeen sailkapenari buruz bat, eta gizonezkoaren sailkapenaren inguruan bestea. Galdera bera dute oinarri biek: zein izango dira Kontxako irabazlea eta aurreneko lau sailkatuak? Zein ordenatan sailkatuko dira?

Zarauzkohitza.eus eta baleike.eus atarietan ere egingo da porra berdina, eta asmatzen duten guztien artean zozkatuko da aurreneko saria; Izeta Sagardotegian bi lagunentzako sagardotegiko menua, eta Spa Malecon zentroko zirkuiturako bi lagunentzako sarrera.

Parte hartzaile guztien artean, berriz, zozkatuko dira hainbat arraun taldetako elastikoak sinatuta, baita Urola Kostako HITZA egunkariko harpidetza bat ere, urtebetekoa. Harpidetzari esker, HITZAKIDE izateak eskaintzen dituen hainbat abantailaz gozatu ahalko du zozketa irabazten duenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!