Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu da Iñaki Gurrutxaga

Karkara 2019ko abu. 28a, 10:04

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin. Irailaren 29ko saioan abestuko du Gurrutxagak, Elgoibarren.

Udaberrian hasi zen sailkapen fasea, eta galbahea gainditzea lortu zutenek irailaren 14an hasiko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Dagoeneko eman dute saioen berri, eta bertan kantatuko duten 48 bertsolarietako bat izango da Iñaki Gurrutxaga oriotarra. Horietatik 11k abestuko dute final zortzirenetan, eta Jon Maia zuzenean dago sailkatuta final laurdenetarako, aurreko txapelketan izandako emaitzagatik.

Saioak Gipuzkoako 16 herri ezberdinetan izango dira; besteak beste, Zumaian, Azkoitian edota Azpeitian. Irailaren 29ko saioan hartuko du parte Gurrutxagak, Elgoibarren.

Txapelketaren inguruko informazio guztia ikusgai dago Bertsozale Elkarteak sortu duen webgune honetan. Saioetako sarrerak, berriz, bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!