'Elkartasun desafiyua' antolatu dute, 11/13 auziko 47 auziperatuen alde

Karkara 2019ko abu. 29a, 15:00

Oriotarrak zarauztarren aurka lehiatuko dira, ea nork belar gehiago bildu 20 minutuko bi saiotan. Irailaren 21ean izango da norgehiagoka, Zarauzko San Martin Ermitan.

Bosna oriotar eta zauztar lehiatuko dira datorren irailaren 21eko Elkartasun Desapiyuan. Irailaren 16an hasiko den 11/13 auziko 47 auziperatuen alde antolatu dute ekintza hau, eta bertan bildutako irabaziak herritar horien alde izango dela adierazi dute. Zarauzko San Martin Ermitan hasiko da lehia 17:30ean, baina 16:00etan irekiko dute eremua Oreka TX-eko txalapartarien laguntzaz. Bost eurotan jarri dute sarrera.

Talde bakoitzak desbrozadora bat, bi eskuaira, hiru sare eta porteri bat izango ditu baliabide gisa egin beharrekoak egiteko; ea nork biltzen duen belar gehien 20 minutuan. Giroa berotzen, esatari lanak egiten ariko dira Ibon Gaztañazpi eta Iratxe Aranburu, eta baita bertsolariak ere: Julen Zulaiak eta Gurru. Bestetik, Joseba Tapia eta Alkorta trikitilariak ere han izango dira. Horrez gain, arratsaldetik gauera ere luzatuko da festa. Putzuzulo Gaztetxean Occhi Di Farfalla talde zarauztarraren kontzertua izango da, eta ondoren DJa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!