Esteban Maxera hirukoteak kontzertua eskainiko du ostiralean hondartzan

Karkara 2019ko ira. 4a, 10:30

Gaueko 21:00etan hasiko da kontzertua hondartzako Mola-Mola parean

Esteban Maxera Jazz hirukoteak kontzertua eskainiko du hilaren 6an, ostiralarekin, hondartzako Mola-Mola tabernan. Jazz doinuak joko ditu hirukoteak, funk eta latin doinuekin nahastuta. Emanaldia gaueko 21:00etatik aurrera izango da.

Esteban Maxera

Esteban Maxera, baju jolea, luthierra eta konpositore argentinarra da. Baju eta kontrabajuko ikasketak egin zituen herriko musika eskolan eta baita Rosarioko Unibertsitatean ere. Jeff Berlin, John Stowell, Thiago Espirito Santo eta Alejandro Herrera bezalako musikariekin ikasi du gerora. 2014. urtean hasita, berak konposatutako abestiak eskaintzen ditu jendaurrean beste bi musikariz lagunduta.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!