Sexu erasoen aurkako protokoloa lantzeko saioa eskainiko dute Xaltxerak Etxeluzen

Karkara 2019ko ira. 4a, 12:13

Arratsaldeko 19:00tan emango diote hasiera protokoloa lantzeko saioari, Etxeluzen.

Azken urteetan ohitura bihurtu diren Gazte Festak ospatuko dira irailaren 27tik 29ra bitartean. Antolatzaileek gogorarazi dute jaiak eta kaleak guztionak direla eta aurtengo Gazte Festetan ere, ez dela onartuko eraso sexista, lesbofobo, gayfobo, transfobo ez arrazistarik. Edozein erasoren aurrean protokoloa martxan jarriko dute. Horregatik, bihar, osteguna, Xaltxerak taldeak bi orduko saioa eskainiko du Etxeluze Gaztetxean sexu erasoen aurkako protokoloa lantzeko.

Antolatzaileek adierazi dute garrantzitsua dela saio hauetara festen barruan ardurak dituzten herritarrak, txosnan egongo direnak, beste urteetan parte hartu dutenak eta oraingoan parte hartuko duten gazteak gerturatzea.

Arratsaldeko 19:00tan emango diote hasiera protokoloa lantzeko saioari, Etxeluzen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!