Irudietan: Jendetza bildu zen atzo moilan, arraunlariak animatzeko

Karkara 2019ko ira. 7a, 10:25

Igandean Donostiako Estropadako bigarren jardunaldia jokatuko da, eta Orioko bi traineruek bandera etxera ekartzeko aukera zabalik dute. Horregatik, atzo arratsaldean, arraunlariak entrenatzera atera zirenean, jendetza aurkitu zuten moila inguruan beren zain. Oriotarrak etxeko arraunlariak animatzera hurbildu ziren portura, eta estropalariek herritarren babesa eskertu zuten uretatik.

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!