Zozketa: Zein urtetan sortu zen Aldapa Elkartea?

Karkara 2019ko ira. 11a, 11:45

Irailaren 20an, ostiralarekin, Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoa izango da Aldapa Elkartean. Hartu parte zozeketan, eta irabazi bi sarrera.

Irailaren 20an, ostiralarekin, Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoa izango da Orioko Aldapa Elkartean. Otorduaz eta sagardoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta sagardo bakoitza puntuatuz iritzia emango dute.

Afarirako bi sarrera zozketatuko ditu KARKARAk. Zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Zein urtetan sortu zen Aldapa Elkartea? 

Bidali zure erantzuna 688-85 96 82 zenbakira. Erantzuna asmatzen dutenen artean finalaurrekoetarako bi sarrera zozketatuko dira. Irabazlea datorren astelehenean, 16an, esango da.

Sarrerak erosi nahi izanez gero, Salatxo eta Kolon Txiki tabernetan eta Aldapa Elkartean daude salgai, 26 euroren truke. 10 sagardo izango dira finalaurrekoetan, eta sagardo bakoitzari 5-10 arteko puntuazioa eman beharko zaio. Honakoa izango da menua:

  • Basatxerri lontxeatua
  • Entsalada
  • Ajoarrieroa
  • Xolomoburua
  • Postrea

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!