Ametsa Gaztelekuko ateak zabalduko dituzte gaur

Karkara 2019ko ira. 12a, 10:15

Asteartean ireki zuten Ludoteka, eta plaza mugatuko izen emateak, jada, zabalik daude.

Ikasturte berria hastearekin batera, Txurrumuskiko kideek ere martxan jarri dituzte urteroko zerbitzuak.

Asteartean zabaldu zituzten herriko txikienentzat Ludotekako ateak eta lehenengo bi asteetan izango dira ate irekiak, baina urte osoan izango dute gurasoek beren haurren izena emateko aukera. Ikasturtea hiru hiruhilekotan banatzen da Ludotekan, baita ere ordaindu beharrekoa. Ikasturte osoa hautatzen dutenek 50€ ordaindu beharko dituzte, urtarriletik aurrera hartzen dutenek, berriz, 35€ eta apiriletik aurrera bertaratuko direnek, 20€. Prezio horien barruan, haurrak izen ematerakoan hautatutako bi egunetan joateko aukera izango du, horrez gain, astelehenak libreak direnez, denek bertaratzeko aukera izango dute. Langileek adierazi dutenez, plaza mugatuak dituzte.

Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera, 16:45rtik 19:30era egongo da zabalik eta asteburuetan itxita.

Ametsa Gaztelekua, berriz, librea denez ez du izen ematerik behar. Gaur, irekitzearekin batera betiko ordutegia izango du gaztetxoentzat lokalak. Astelehen eta ostegunetan 16:45etik 20:00ra egongo da zabalik, ostiraletan, 16:45etik 20:30era, larunbatetan 16:30etik 20:30era eta igandeetan 16:30etik 20:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!