'Urduri nengoen hasieran, baina gero asko gozatu nuen'

Karkara 2019ko ira. 12a, 12:30
Ibon Errazu

Arraunean makina bat urte egin ondoren, herri kiroletan ari da orain Joxean Olaskoaga 'Aizperro', baita ondo aritu ere, sailkatu egin baita hilaren 21ean Azpeitian jokatuko den euskal pentatloiaren finalerako. Berria egunkariko Unai Ugartemendia kazetariak elkarrizketa egin dio pentatloia hizpide.

Joseba Otaegi, Xabier Orbegozo Arria V.a, Xabier Zaldua, Luis Txapartegi, Aratz Mugertza eta Josean Olaskoaga Aizperro. Sei kirolari horiek lehiatuko dira hilaren 21ean Azpeitiko (Gipuzkoa) zezen plazan, euskal pentatloiaren finalean. Aizperro (Orio, Gipuzkoa, 1974) arraunlari eta entrenatzaile ohia da guztien artean herri kiroletan aritu ez den bakarra. Ez dio axola. «Gustura» ari da, eta «pozik» dago finalean egoteagatik. Lan polita egitea du xede.

Larunbateko kanporaketaren ondoren, nola ari zara berriro ere zure onera etortzen?

Ondo esan beharko. Oso lan gogorra izan zen, baina gustura amaitu nuen. Egur handia hartu genuen, baina finalerako sailkatzeak eman zidan pozarekin ondo ari naiz indarberritzen.

Askok diote denbora gutxi dagoela errekuperatzeko, kontuan hartuta bi asteko tartea besterik ez duzuela izango.

Bai, finalerako egun gutxi gelditzen dira, eta egin beharreko lana, berriz, oso handia izango da. Kanporaketan, lana motzagoa zen, baina apartekoa. Gutxien sufritu zutenak freskoago iritsiko dira finalera.

Jarraitu irakurtzen, berria.eus atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!