Bermeoko bandera irabazita, ligako garaile da Orio matematikoki

Karkara 2019ko ira. 14a, 19:56

Zortzigarren bandera eskuratu dute Oriotarrek Bermeon, Hondarribiarekin lehia estua izan ondoren.

Denboraldi osoan zehar izan da nagusi Orio Eusko Label ligan, eta beste behin baieztatu dute lidertza gaur, Bermeoko bandera irabazita. Emozioz betetako estropada jokatu du gaur Oriok, azken segundora arte ezin izan baita jakin Mirotzek edo Hondarribiakoek eskuratuko zuten bandera. Azkenean, 19:43,66ko denborarekin, bandera eta matematikoki liga eskuratu dituzte Orioko arraunlariek. Hondarribia hiru segundo atzetik iritsi da helmugara (19:46,50), eta hirugarren Santurtzi izan da, 19:48,40ko denborarekin.

Zortzigarren bandera eskuratu dute oriotarrek, eta harekin batera, estropada baten faltan, ligako koroa ziurtaturik dute. Portugaleten jokatuko dute bihar goizean denboraldiko azken estropada, ibai zabalean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!