Egurrezko taila eta eskultura ikastaroa izango da Ikastolan

Karkara 2019ko ira. 16a, 10:30

Urriaren 4an hasita, ostiral arratsaldeetan izango da tailerra. Izen ematea irekita dago, jada, ikastolako idazkaritzan.

Urriaren 4an, ostiralarekin, egurrezko taila eta eskultura ikastaroari hasiera emango dio Antxon Mendizabalek 'Mendi'. Orioko Herri ikastolako eskolaz kanpoko jardueretako bat izango da ikastaroan, teknologia gera erabiliko dute horretarako. Izena emateko ikastolako idazkaritzara gerturatu behar da, edo 943-83 47 04 edo 658-71 01 77 telefono zenbakietara deitu.

Ostiraletan izango da ikastaroa arratsaldeko 17:00tik 19:00ak bitartean, eta, 35€ko prezioa izango du tailerrak. Tresnak eta ariketak egiteko egurrak prezioaren barruan sartzen dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!